En Iruña los siervos de las clases dirigentes y fachas Kargaron kontra las Feministas!!!

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
“Larunbatean sistema patriarkala urdinez jantzita eta peloteroak eta borrak eskutan hartuta zihoan”
Polizia espainolak bortizki kargatu zuen larunbatean, martxoaren 8a zela-eta, Iruñeko Gaztelu plazan bildutako 3.000 lagunen aurka. Gaur hainbat eragilek gertaerok salatu eta “emakumeon eskubideen alde herritarrek erakutsitako indarra eta tinkotasuna” zoriondu dituzte.

13/03/2008 12:57:00
IRUÑEA-. Eragile feminista, sozial eta sindikal anitzek larunbatean Polizia espainolak izan zuen oldarraldia salatu dute gaur Iruñean.

Azaldu dutenez, nahiz eta komunikabide gehienetan poliziaren karga azaldu zen soilik, ordu erdiz 3.000 pertsona inguruk mobilizazioa egin zuten Gaztelu plazan.

“Ostegunean toga jantzi zuen sistema patriarkalak, larunbatean aldiz, urdinez jantzita eta peloteroak eta borrak lagunduta zihoan”, azaldu dute. Hala ere, bertan bildutakoak zoriondu nahi izan dituzte “aldarrikapen feminista bere egiteagatik eta beldurrik gabe eta inposizio eta debeku guztien gainetik euren ahotsa entzunarazteagatik”.

Bestalde, manifestazioaren debekuaren arduradunak salatu nahi izan dituzte, baita Poliziaren oldarraldiaren erantzuleak ere. “Pasa den ostegunean, Nafarroako Auzitegi Gorenak urteetan martxoaren 8an mobilizatu diren milaka pertsonen nahiak albo batera utzita, martxoaren 8ko batzordetik jarritako helegitea ez zuen onartu”, azaldu dute.

“Karga gogorra”
Hala ere, epaia atera aurretik erabakia hartua zegoela uste dute. “Gainera, sinestarazi nahi zigutenaren kontra, mobilizazioa debekatzearen erabakia ez zen Madrilgo Barne Ministeritzatik solik etorri baizik eta Nafarroan urteetan aurrera daramaten politika atzerakoi eta patriarkalari erantzuten diola uste dugu”, adierazi dute.

Bestetik, Polizia espainolak “justifikatu gabeko karga gogorra” gaitzetsi dute. “Herritarron garaipena onartu ezinik modu indiskriminatuan kargatu zuten mobilizazioa bukatzear zegoela” azaldu dute.

Gainera, oldarraldian neska bati sudurra hautsi eta hainbat eta hainbat emakume jipoitu zituztela salatu dute. “Ripa jauna…hau da zuen beharrezko indar minimoa?”, galdetu diote Gobernu espainolak Nafarroan duen ordezkariari.

Amaitzeko, “emakumeon eskubideen alde herritarrek eta bereziki emakumeok erakutsitako indarra eta tinkotasunagatik” zoriondu dituzte berriz ere, eta gizarteari, orokorrean, “borroka feministan atzera pausorik ez emateko deia” luzatu die.

Larunbatean bortizkeriaz kargatu zuen Polizia espainol

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s