KARBONERArekin Elkartasuna

Hurrengo berri hau jaso dugu: 

KARBONERA ETXEA ETA IKATZA LIBURUGUNEA DESALOJORIK EZ!


Karbonera etxea duela 6 urte okupatutako etxea da (aurten 7.urteurrena). Abandonatutako etxe horietako bat zen eta lanaren ekinez etxebizitza duina eta proiektuz beterikoa izan da urte guztietan zehar. Karbonera ez da etxebizitza bat soilik, ez, askoz gehiago da. Orain dela bi urte hainbat lagun elkartu eta herri honetan liburugune politiko sozial baten beharra ikusi genuen, nun instituzioetatik aparte, bestelako materiala zein jakintza trukatu zitekeen. Horrela, Ikatza Liburugunea zabaldu genuen. Ordutik, hitzaldiak, tailerrak, festak, bideo proiekzioak, eztabaidak eta abar luze bat burutu ditugu.
Abenduaren 26an demanda judizial bat jaso genuen, zeinak martxoak 4an epaiketa izango genuela adierazten zuen. Badakigu zer suposatzen duen honek, kapitalaren eta jabetza pribatuaren defentsan jendearen kaleratzeak eta proiektuen suntsipena.
Gure proiektuak eraikitzea nahiz etxebizitza duina izatea eskubide bat delako, eta eskubideak ez direlako ez aldarrikatzen ezta erregutzen ere, gauzatu egiten direlako okupatzen dugu.
Honen aurrean, espazioaren defentsan borrokatuko dugu. Zuek ere parte hartu nahi baduzue edo moduren batean babesa eskaini nahi baduzue:
Asteartero 18etatik aurrera ikatza liburugunera gerturatu zaitezkete.
Igandean, urtarrilak 13, goizeko 11.30 etan dei egiten dizuegu ikatza liburugunera gerturatzera egoera salatzeko.

Elkar ikusiko dugulakoan. Okupazioa aurrera!
Karbonera etxea eta
Ikatza liburugunea




Medeak taldea, beste talde askorekin batea, gertutik bizi izan ditu  Karbonera eta Ikatza liburutegiko ekimenak, gehien bat azken urte hauetan. Feminismoari ateak irekitzen dizkion gune bat da, erasoen aurka babestutako festa, eta pentsamendu feminista sortzen duen zelula erresistente bat da Karbonera. Etxea eta liburutegia Hernaniko alde zaharrean kokatzen da, bihotza balitz bezala. 
Kolpe gogorra izan arren, argi utzi nahi dugu ez dugula etsiko, eta hortzak erakutsiko dizkiegula. Ez gaituzte kaleratuko!! 
Orain iñoiz baino gehiago, etxebizitzen politika eta ekonomia neoliberal eta patriarkal honen momentu gorenenean, beharrezkoak dira Karbonera bezalako gune erresistenteak eta autonomoak!! 
KARBONERA AURRERA!!
GORA OKUPAZIO FEMINISTA!!

KARBONERAN eta horren alde garatutko diren ekimen guztietara atxikitzen gara eta deialdia luzatzen dizuegu. 




Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s